6. mailako lan teorikoa

2016/11/30




GURE GORPUTZA

Aste hauetan gure gorputza landu dugu 1. zikloko ikasleok. Gure gorputz atalak ikasi ditugu eta gorputz adierazpena landu dugu zenbait jarduera eta jolasen bitartez. Hurrengo asteetan gorputz adierazpena lantzen jarraituko dugu, jarduera eta euskal dantza desberdinekin.
Hauek dira aste hauetan bizi izan ditugun momentu polit askoren argazkiak.

                             AUPA ZUEK!!!!
























2016/11/22

ACROSPORT
Gimnasia Akrobatikoaren oinarriak eta funtsezko trebetasunak ikastea xede duen kirol jarduera bezala ezagutzen dugu.  
ZER DA HORI?? Acrosport izena du eta hainbat eraketa (bikoteak, hirukoteak etab.) baliatuta gimnasia ariketak (oreka, birak, eta abar) eta piruetak egitean datza.
3. eta 4. mailan ACROSPORT lantzen egon gara aste hauetan, eta oraindik hasi berriak garenez kirol jarduera honetan, "ágil" eta "portor" paperak egiteaz aparte, "laguntzaile" bat erabili izan dugu figura guztiak egiterako orduan.
Gustora aritu gara eta horrelako figura politak egin ditugu! A ZE ARTISTAK!