ARAUAK
Colpbolaren
trebetasun nagusia, jokoaren muina, baloia jotzea da. Baloia bakarrik
jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez.
Gainera, jokalariak ezin du INOIZ baloia BI ALDIZ JARRAIAN jo
(jokoaren oinarrizko araua ).
Debekatuta
dago:
- Bi
bider segidan jotzea.
- Hanka
edo oinekin baloia nahita jotzea.
- Ukabila
itxita baloia jotzea.
- Baloia
bi eskuz edo batez atxikitzea edo jaurtitzea.
- Aurkaria
heltzea edo bultzatzea.
- Sakeetan
distantzia ez errespetatzea
• Arau-hauste
horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen
alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak.
• Atezainak
baloia hankaz jo dezake, baldin eta gola saihesteko bada.
• Segidan
eskuz bitan edota hankaz jotzeari buruzko arau berezia:
epaileak erabakiko du kasuan kasu nahita edo nahi gabe egin diren.
Nahita eginak izanez
gero falta adieraziko du; eta nahi gabe izan bada, epaileak
“jarraitu” oihukatuko du.
Ez
dago penaltirik. Ate eremuaren barnean egindako faltak alboko
marratik aterako dira.
Alboko
marrako sakeetan ezin da gola sartu. Aldiz, atezainak saketik
zuzenean sar dezake gola.
Sakeak:
- Faltak:
alboko marratik aterako dira.
- Baloia
albotik ateratzen bada: alboko sakea.
- Ate-eremuko
marratik ateratzen bada: kornerra edo ateko sakea. Ateko sakea
egitean, ateko eremuaren barnean gehienez atezaina eta jokalari bat
egon daitezke.
- Erdiko
sakea: gola sartzen denean.
- Epailearen
sakea: norgehiagoka hastean, edo jokoa gelditu ondorenean.
Sake
guztiak baloia joz egiten dira, eta gainontzeko jokalari guztiak
gutxienez hiru metrora kokatzen dira.