6. mailako lan teorikoa

2019/02/10

COLPBOLA: ARAUAK

ARAUAK




Colpbolaren trebetasun nagusia, jokoaren muina, baloia jotzea da. Baloia bakarrik jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez. Gainera, jokalariak ezin du INOIZ baloia BI ALDIZ JARRAIAN jo (jokoaren oinarrizko araua ).

Debekatuta dago:

- Bi bider segidan jotzea.

- Hanka edo oinekin baloia nahita jotzea.

- Ukabila itxita baloia jotzea.

- Baloia bi eskuz edo batez atxikitzea edo jaurtitzea.

- Aurkaria heltzea edo bultzatzea.

- Sakeetan distantzia ez errespetatzea

• Arau-hauste horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak.

• Atezainak baloia hankaz jo dezake, baldin eta gola saihesteko bada.

• Segidan eskuz bitan edota hankaz jotzeari buruzko  arau berezia: epaileak erabakiko du kasuan kasu nahita edo nahi gabe egin diren. Nahita eginak 
izanez gero falta adieraziko du; eta nahi gabe izan bada, epaileak “jarraitu” oihukatuko du.

Ez dago penaltirik. Ate eremuaren barnean egindako faltak alboko marratik aterako dira. 

Alboko marrako sakeetan ezin da gola sartu. Aldiz, atezainak saketik zuzenean sar dezake gola.


Sakeak:

- Faltak: alboko marratik aterako dira.

- Baloia albotik ateratzen bada: alboko sakea.

- Ate-eremuko marratik ateratzen bada: kornerra edo ateko sakea. Ateko sakea egitean, ateko eremuaren barnean gehienez atezaina eta jokalari bat egon daitezke.

- Erdiko sakea: gola sartzen denean.

- Epailearen sakea: norgehiagoka hastean, edo jokoa gelditu ondorenean.

Sake guztiak baloia joz egiten dira, eta gainontzeko jokalari guztiak gutxienez hiru metrora kokatzen dira.

2019/01/23

EMAKUME KIROLARIAK: 5.B

Askotan, testu-liburuek eta hedabideek ezkutatu egin izan dute emakumeek historian zehar eta gaur egun egindako lana. Hori dela eta, 5. mailako ikasleek, kirol arloan, emakume profesionalen biografiak eta argazkiak bilatuko dituzte.

Proiektuaren pausoak:

  1. Kirolarien izenak banandu. Ikasleak binaka antolaturik
  2. Internetik informazioa bilatu. USB-n argazkiak eta biografiak gorde.
  3. Googleko "presentaciones"programan liburu birtuala sortu.
  4. Ahozko aurkezpena, arbela digitalaren laguntzarekin.

GOI MAILAKO KIROLARIAK
Alfonsina Estrada: txirrindularia
Amna al haddad: halterofilia
Cholitas Escaladoras: mendizaleak, alpinistak
Lella Lombardi: Formula 1 gidaria
Mary Kom: Boxealaria
Maya Gabeira: surfista
Serena eta Venus Williams: tenislariak
Simone Biles: gimnasta
Wilma Rudolph: atletismoa
Yusra Mardini: igerilaria
Edurne Pasaban: alpinista
Almudena Cid: gimnasta
Teresa Perales: igerilaria
Maialen Chourraut: kayaklaria
Naiara Egozkue: eskubaloi jokalaria
Erika Vazquez: futbolaria
Nadia Comaneci: gimnasta
Gemma Mengual:sinkro
Joane Sobarriba: txirrindularia
Laia Sanz: kotxe gidaria
Amaya Valdemoro: saskibaloi jokalaria
Nadia Comaneci: gimnasta
Lilí Alvarez: tenislaria
Misty Copeland: dantzaria
Michaela Deprince: dantzaria