ARAUAK
Colpbolaren trebetasun nagusia, jokoaren muina, baloia jotzea da. Baloia bakarrik jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez. Gainera, jokalariak ezin du INOIZ baloia BI ALDIZ JARRAIAN jo (jokoaren oinarrizko araua ).
Debekatuta dago:
- Bi bider segidan jotzea.
- Hanka edo oinekin baloia nahita jotzea.
- Ukabila itxita baloia jotzea.
- Baloia bi eskuz edo batez atxikitzea edo jaurtitzea.
- Aurkaria heltzea edo bultzatzea.
- Sakeetan distantzia ez errespetatzea
• Arau-hauste horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak.
• Atezainak baloia hankaz jo dezake, baldin eta gola saihesteko bada.
• Segidan eskuz bitan edota hankaz jotzeari buruzko arau berezia: epaileak erabakiko du kasuan kasu nahita edo nahi gabe egin diren. Nahita eginak izanez gero falta adieraziko du; eta nahi gabe izan bada, epaileak “jarraitu” oihukatuko du.
Ez dago penaltirik. Ate eremuaren barnean egindako faltak alboko marratik aterako dira.
Alboko marrako sakeetan ezin da gola sartu. Aldiz, atezainak saketik zuzenean sar dezake gola.
Sakeak:
- Faltak: alboko marratik aterako dira.
- Baloia albotik ateratzen bada: alboko sakea.
- Ate-eremuko marratik ateratzen bada: kornerra edo ateko sakea. Ateko sakea egitean, ateko eremuaren barnean gehienez atezaina eta jokalari bat egon daitezke.
- Erdiko sakea: gola sartzen denean.
- Epailearen sakea: norgehiagoka hastean, edo jokoa gelditu ondorenean.
Sake guztiak baloia joz egiten dira, eta gainontzeko jokalari guztiak gutxienez hiru metrora kokatzen dira.